Yakuzi

簡(jiǎn)介: 西班牙的后搖樂隊(duì)。
Yakuzi, Sal taldea martxan zegoela sortu zen, 1998. urte bukaeran. Gustavo Gallegok jarri zuen martxan taldea, berak konposat 更多>

西班牙的后搖樂隊(duì)。
Yakuzi, Sal taldea martxan zegoela sortu zen, 1998. urte bukaeran. Gustavo Gallegok jarri zuen martxan taldea, berak konposatutako kantuak beste proiektu batera bideratuz. Yakuzi, partaide bakarra izanda (baxua, ahotsak eta programaketak) hainbat maketa egin zituen eta kritika oso onak jaso zituen. Kritika hauekin batera, Almeriako Pause Music disketxea, diska bat grabatzeko aukera eman zion ta lan hau aurrera eramateko, Sal-eko taldekideekin (Anartz Onandia -bateria - eta Aitor Monje -kitarra-) aurrera eraman zen proiektua.
2001. urte bukaeran grabatu zen diska hau, "Yakuzi" izenburupean eta Yakuzi taldea hirukote bezala osotu zen. 5 kanta eta 33 minutuko diskoa (mini-cd), kritika onak jaso zituen baina diskoaren edizioa berandutu egin zen eta azkenean, 2003ko Apirilean kaleratu zen. Bitartean, Kimetz Zenitagoia (kitarra eta koroak) eta IkerAsenjo (flauta ta kitarra) bat egin zuten taldera, batez ere zuzenekoetan pentsatuz.
2003. urtean kontzertu gutxi batzuk eskeini genituen eta Urrian, Iker Asenjo Eskoziara ikastera joan zen, bere ordez Gorka Molero (kitarra) sartzen da taldean. Urte bereko Abenduan bigarren diskoa grabatu genuen, 10 kantaz osatua eta "Ibai lehorretan itota" izenburupean. Diska hau ere Almeriako Pause Music disketxearekin grabatua eta kaleratua izan zan.
Duela urtebete inguru, Kimetz Zenitagoiak taldea utzi eta Yakuzi laukote bihurtu zen, gaur egungo formazioa osatuz. Aldaketa honekin, kontzertuak alde batera utzi eta diskako kantuak, laukotera moldatu genituen. Lan hau egin ostean, berriro kontzertuak ematera ekin genion.
2006ko Bilbo hiria pop rock lehiaketan parte hartu, ta lehenengo saria eramatea lortu genuen, estatuko talderik onenaren saria ere irabaziz.
2007ko abenduan argia ikusten du taldearen hirugarren diska "Hot Balneario" izenpean. 2008ko urtarrilatik aurrera dendetan salgai. Berrizko Estoldetan estudioetan grabatua, nahastua eta masterizatua salbuespen batzuekin aurrenahasketa batzuetan, Tolosako Bonberenean eginda izan zirela. Prozesu guztia 2007ko maiatza eta abuztua artean landu da, Karlos Osinaga mahaian zegoela. Diska honen produkzioa Karlos bera eta taldearen artean burutu da.
2007ko bigarren eta 2008ko lehen erdietan Yakuzi-k "Hot Balneario" bere diska aurkezten du Euskal Herri eta Espainiako estatu guztitik zehar. 2008ko urte erdian gelditzea erabakitzen dute zehazgabeko denbora baterako; denbora hori erabiliko dute, beste gauza batzuen artean, bere hurrengo diskarako abestiak sortzeko.
2008ko udaren ostean, Yakuzi-k bere diska berria izango denaren konposaketara jotzen du.